Estás aquí:

Resu Abasolo

— archivado en:

Euskara (original) | Castellano

Resu Abasolo

Goieskolako (Debagoiena) Zuzendarien bileran ezagutu nuen HOBEST. Diagnosia egiten eta lan dinamika aurkitzen lagundu baitziguten. Geroxeago Aretxabaletako Kurtzebarri BHIko (170 ikasle, 26 irakasle)  Zuzendaritzak ikastetxeko antolaketan somatutako arazoak hobetu asmoz Formakuntza proiektu bat diseinatu zuen Hobesten aholkularitzapean.

Izandako lankidetzaren ondorioz aldaketa asko jarri genituen martxan baina bereziki neuregan profesionalki eta pertsonalki somatutakoa aipatu nahi nuke.

HOBESTek lagundu zidan neure indarguneak aurkitzen eta garatzen. Zuzendariaren funtzioak deskribatuta zeuden dokumentuetan. Ez ordea, funtzio horiek betetzeko modua eta zuzendari izan arren norbera izateko indarra izaten. Zaila egin zitzaidan HOBESTen lan dinamika: fotokopiarik ez, PPTrik ere ez, galdera bakar batzuen inguruan hausnartu lehenengo norberak eta gero besteekin adostu: Zer egiten dut hemen?, Zer da heziketa…..eta poliki poliki erabaki ahala urratsak ematen hasi, beharrezko komunikazio guneak identifikatu eta errespetatu, konexioak ugaritu, betiere erdigunean dagoena gogoratu, pertsonengan sinistu…

Dagoeneko ez naiz zuzendaria, irakaslea naiz, proiektuburua naiz, ama naiz, herritarra naiz, Resu naiz eta sarritan gogoratzen naiz Alfonsorekin eta Albertorekin. Eurekin ikasitako guztiak bizitzarako balio dit.

Resu Abasolo Gallastegi

Kurtzebarri BHIko irakaslea

*** 

 

Resu Abasolo

Conocí a HOBEST en la reunión de Directores y directoras de Goieskola (Debagoiena). Ya que nos ayudaron a hacer el diagnóstico y encontrar la dinámica de trabajo. Un poco después, la Dirección de IES Kurtzebarri de Aretxabaleta (alumnado: 170, profesorado: 26) diseñó, bajo el asesoramiento de HOBEST, un Proyecto formativo para mejorar los problemas detectados en la organización del centro.

Implantamos muchos cambios derivados de esta colaboración, pero quisiera mencionar en especial el impacto que tuvo en mí, tanto profesional como personalmente.

HOBEST me ayudó a encontrar y desarrollar mis puntos fuertes. Las funciones de la persona directora estaban descritas en los documentos. Pero no así la forma de desempeñar esas funciones ni cómo tener fuerza para seguir siendo una misma a pesar de ser directora. La dinámica de trabajo de HOBEST me resultó difícil: sin fotocopias, sin PPTs, reflexionar, primero una misma y luego acordar con los demás en torno a unas pocas preguntas: ¿Qué hago aquí?, ¿Qué es la educación?... y poco a poco, a medida que se decide, empezar a dar pasos, identificar los espacios necesarios de comunicación y respetarlos, incrementar las conexiones, recordar siempre lo que está en el centro, creer en las personas…

Ya no soy directora, soy profesora, soy coordinadora de proyecto, soy madre, soy ciudadana, soy Resu y a menudo me acuerdo de Alfonso y de Alberto. Todo lo aprendido con ellos me sirve para la vida.

Resu Abasolo Gallastegi

Profesora de IES Kurtzebarri